Kode irekiko gobernantza

Kode irekiko gobernantza[1]

Kode irekiko gobernantza, politika irekia moduan ezaguna, filosofia politiko arloaren barnean egokituta dago. Kode irekiko eta eduki irekiko mugimendu filosofikoen aplikazio demokratikoa defendatzen du, interesa duen edozein herritarrek politika arloan egin eta eraikitzen lagundu dezan. Legeak demokratikoki egitaratuak eta eginak daude eta publiko zabalari zuzenduak daude. Jakinduria kolektiboaren filosofiari men eginez, erabakiak hartzeko prozesua kolektiboki antolatzea du helburu nagusia[2].

Parte hartze hori murriztu, mugatu edo baimentzeko teoriak aldatu egiten dira urteetan zehar. Ondorioz, ez dago teoria nagusi bat adierazten duenik nola antolatu lege egileen eskubideak ikuspegi bakarretik, hori dela eta Kode irekiko gobernantza-sistemak eraikitzeko proiektu eta mugimendu ugari daude.

Mundu osoko ezkerreko erakunde libertario eta erradikal zentrista askok kode irekiko gobernantza eta harekin lotutako ideia politikoak defendatzen hasi dira egungo gobernu-sistemen alternatiba erreformista gisa. Talde horiek Internet moduko egitura deszentralizatuetatik sortu ohi dira eta sistema demokratikoetan gizabanakoaren adierazpen askatasunerako eskubidea babesteko anonimotasunaren beharra azpimarratzen dute. Hala ere, iritziak aldatu egiten dira, batez ere iturburu irekiko gobernuaren oinarriak oraindik oso ondo zehaztuak ez daudelako.

  1. (Ingelesez) Pendar. «home» Open Source Governance (Noiz kontsultatua: 2021-03-17).
  2. (Ingelesez) Rushkoff, Douglas. (2003). Open Source Democracy: How Online Communication is Changing Offline Politics. Demos ISBN 978-1-84180-113-1. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search